Walpole, Horace
Ingeles idazlea (1717-1797). Robert Walpoleren semea zen. Cambridgen egin zituen ikasketak eta parlamentuko kide izan zen. Gaztelu pseudogotiko bat eraiki zuen eta bertan bere inprimeria jarri zuen, hartan bere eta Thomas Grayren obrak argitaratu zituela. Idatzi zituen gutunen bilduma –3.000tik gora– garrantzi handikoa gordetzen da, garaiko goi gizarteaz testigantza ematen duena. Bere libururik ezagunena, The Castle of Otranto (1765, Otrantoko gaztelua) eleberri gotikoaren eredua da eta erromantizismoaren aitzindaritzat hartua izan da.