Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wallis, John

Ingeles matematikaria (Ashford, 1616 - Oxford, 1703). Cambridgen egin zituen ikasketak. 1640an apaiz egin zen eta 1649an, Oxfordko geometria irakasle izendatu zuten. Zirkuluaren koadraturari buruzko azterketak egin zituen. Berak asmatua da infinitua irudikatzeko sinboloa (∞); Arithmetica infinitorum (1655) obran ð/2 biderkaketa infinitu gisa adierazteko formula eman zuen:



Berretzaile negatiboak eta frakzionarioak erabili zituen eta kalkulu infinitesimalaren aitzindari izan zen. Obra aipagarri zenbait: Arithmetica infinitorium (1965), De algebra tractatus (1685), Institutio logica (1687).