Wallach, Otto
Alemaniar kimikaria (Königsberg, 1847 - Göttingen, 1931). Bonngo eta Göttingengo unibertsitateetako irakasle izan zen. Terpenoa, kanforra eta esentzia olioak ikertu zituen batez ere. Kimika organiko eta industrialaren zabalkundean eragin handia izan du. 1910ean Kimikako Nobel saria eman zioten konposatu aliziklikoen alorrean egindako azterketengatik.