Walker, John
Zeelandaberritar atleta (1952). Iraupen erdiko lasterkaria. Milia hiru minutu eta berrogeita hamar segundoren azpitik egitea lortu zuen lehen lasterkaria (1975), 3.49,4 minutuko marka ezarriz. Hurrengo hamar urteetan ehun aldiz egin zuen distantzia hura lau minuturen azpitik. 1974ko Commonwealtheko Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen 1.500 metrotan, eta brontzezkoa 800 metrotan, eta 1976ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 1.500 metroko lasterketan. Urte horretan bertan munduko errekor berria ezarri zuen 2.000 metroko lasterketan: 4 minutu 51,4 segundo. Gainera, Zeelanda Berriko 1.500 metroko txapeldun izan zen zazpi aldiz eta 800 metroko txapeldun zortzi aldiz.