Vries, Adriaen
Flandestar eskultorea (Haga, 1546 - Praga, 1626). Florentzian Giambolognarekin egin zituen ikasketak. Europako erdialdeko manierismoak eman zuen artista nagusietakotzat hartua da. Karlos Emanuel Savoiako dukearentzat, Pragako Rodolfo II.arentzat eta Kopenhageko Kristian IV.arentzat lan egin zuen. Brontzezko eta harrizko lanak egin zituen, iturriak, batez ere; harenak dira Neptunoren iturria (Frederiksborgeko jauregia), Merkurioren iturria eta Herkuleren iturria, Alemanian, Augsburgon, azken biak.