Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

voltametro

iz. Elektr. Elektrizitate korrontea elektrodo batean askatzen edo jalkitzen den gai kopuruaren arabera neurtzeko tresna. Elektrolisia eragiten duen edozein tresna voltametroa izan daiteke. Hiru voltametro mota nagusi dira: bolumen voltametroa, merkurio nitratozko boltametroa eta konposizio voltametroa. v Bolumen voltametroa. Elektrolitoa ur azidodunez osatua duena. Elektrizitate kopurua elektrodo batean askatzen den gasaren (oxigeno zein hidrogeno) bolumenaren arabera neurtzen da. v Merkurio nitratozko voltametroa. Elektrizitate kopurua merkurio nitratozko soluzio bateko elektrodo batean pilatzen den merkurioaren pisuaren arabera neurtzen dena. v Konposizio voltametroa. Elektrizitate kopurua elektrodo batean jalkitzen den elektrolitoaren konposizio kopuruaz neurtzen dena.