Vlaminck, Maurice de
Frantses pintorea (Paris, 1876 - Rueil-la-Gadelière, 1958). Fauvismoaren aitzindari eta afrikar artearen bultzatzaile izan zen. 1895ean hasi zen arteaz arduratzen eta 1899an André Derainen estudioan hasi zen lanean. Derain, Cézanne eta Van Gogh izan ziren Vlaminckengan eragin gehien izan zuten pintore modernoak. Bi sailetan bereiz daitezke Vlamincken obrak: hasieran kolore bero, gogor eta garbiak erabili zituen eta pintzelkada espontaneoak, bortitzak; geroago, berriz, kolore hotzak, leunagoak eta landuagoak erabili zituen. Gaiei dagokionez, natura hilak eta paisaiak, ekaitzak batez ere, irudikatu zituen. Lan aipagarrienak: Chatouko zubia (1905), Zuhaitz gorriak (1906), Pintorearen etxea Valdmondoisen (1920).
- Vladikavkaz
- Vladimir Ia
- Vladimir IIa
- Vladimir
- Vladivostok
- Vlaminck, Maurice de
- Vlasov, Andrei Andreievitx
- Vlorë
- Vltava
- Vo Nguyên Giap
- vodka