Vivas, Fruto
Venezuelar arkitektoa (La Grita, Tachira, 1928). XX. mendearen bigarren erdiko venezuelar arkitekto bikainenetako bat, bere arkitektura proiektuengatik ez ezik kritikari eta irakasle gisa egindako lanagatik ere. Venezuelako Unibertsitate Zentralean egin zituen ikasketak. Carlos Guinard, Tomás José Sanabria, Cornelis Zitman, Carlos Raúl Vilanueva eta beste maisu batzuen eragina nabari da bere lanetan. 1955ean bere lan nagusietako bat proiektatu zuen: Tachira Cluba, Caracasen, venezuelar arkitektura populistaren moldeari jarraituz. Bere beste lan aipagarrienetako bat Santo Domingoko (Merida) Moruco Hotela da. 1987ko Arkitektura Sari Nazionala jaso zuen.