Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

virginal

iz. Mus. XVI-XVII. mendeetan Ingalaterran erabili zen teklazko musika tresna, klabe motarik zaharrena. Virginal zaharrenak kutxa lauki zuzenak ziren; mahai gainean edo-jotzailearen zangoen gainean jartzen ziren. Ingalaterrako Elisabeten garaiko musika asko virginal txikientzat idatzi zen. Byrd, Bull, Morley eta Farnaby musikagileak, besteak beste, izan ziren virginal egile nagusiak. Liburu ezagunenak dira: Fitzwilliam Virginal Book; Will Forster’s Virginal Book eta Benjamin Cosyn’s Virginal Book.