Virtanen, Artturi Ilmari
Finlandiar biokimikaria (Helsinki, 1895 - Helsinki, 1973). Helsinkiko unibertsitateko Kimika irakasle eta Helsinkiko Teknologia Unibertsitateko Biokimikako ikertzaile eta irakasle izan zen. Proteina askotako bihien ekoizpena handitu eta gordetzeko sistemak hobetzeko ikerketak egin zituen batez ere, garrantzi handikoak baitira haiek negu luze gogorrak dituzten herrialdeetan. Bihitegietako hartzidura prozesuak aztertu zituen gehienbat, eta aleak andeatzen dituzten azidotze prozesuak eragozteko metodo bat asmatu zuen, bere izenaren laburduraz AIV deitua. Kimikako Nobel saria irabazi zuen 1945ean.
- virginal
- Virginia, Mendebaleko
- Virginia
- Virgo
- Viriato
- Virtanen, Artturi Ilmari
- Virunga
- Viscarret-Guerendain
- Viscarret-Guerendain
- Vischer
- Visconti, Luchino