Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vientiane

Laosko eta izen bereko probintziako hiriburua eta ibai portua, errepublikaren erdialdean, Thailandiako mugatik hurbil, Mekong ibaiaren ertzean. 178.203 biztanle (1985) ditu hiriak eta 14.400 km2 eta 264.277 biztanle probintziak. Unibertsitatea. Nazioarteko aireportua. Errepide gune garrantzitsua. Nekazaritza produktuen merkataritza (arroza, artoa, haragia) eta industria (janari industria, zurgintza, ehungintza, tabakogintza, kimika industria, larrugintza, altzairugintza, burdingintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da 1566. urteko That Luang tenplu ikusgarria (frantsesen kolonia garaian berritua). v Historia. XIII. mendean sortu zuten hiria eta XVI. mendean Laosko erreinuko hiriburu egin zuten. 1778an Siamgo estatuak hartu zuen. 1828an Phya Bodin jeneral siamdarrak hiria suntsitu zuen. Laos Frantziaren protektoratu izan zen garaian hiriburua izan zen eta 1957. urtean Laos burujabeko hiriburu egin zuten.