Vienne, Haute
Frantziako erdialdeko departamendua [87], Limousingo departamenduan, Massif Central-en ipar-mendebalean. 5.555 km2 ditu eta 355.737 biztanle. Prefetura hiria, Limoges. Suprefetura hiriak, Bellac eta Rochechouart. Vienne ibaiak alderik alde igarotzen du departamendua eta ibaiaren bi aldeetara goi-ordokiak eta muino apalak daude. Ambazac (701 m), Blond (505 m) eta Châlus dira mendi garaienak. Abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) eta industria (janari industria, ehungintza, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, zeramikagintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
- Viellenave
- Viena
- Vienako biltzarra
- Vienako Taldea
- vienar
- Vienne, Haute
- Vienne
- Vienne
- Vienne
- vientiandar
- Vientiane