Vieitez, Virgilio
Galiziar argazkilaria (Soutelo de Montes, Terra de Montes, Pontevedra, 1930). Bere obra nagusia bere eskualdeko herrietako biztanleen erretratuek osatzen dute, zuri beltzeko argazkietan beti. Argazki bikainak dira, beste herrialde batzuetara emigratutako ahaideei bidaltzeko ateratakoak horietako asko. Virgilio Vieitezen lana 1998an ezagutarazi zen lehen aldiz, bere obraren lehen erakusketa egin zenean, Vigoko Fotobienal argazki erakusketan. Hurrengo urtean, 1999an, Parisen eta Santiagon, Museo do Povo Galegon hain zuzen, erakusketa bana egin zuen.