Viegas Guerreiro, Manuel
Portugaldar antropologoa eta folklorista (Querença, Algarve, 1912 - Lisboa, 1997). Filologia eta etnologia ikasketak egin zituen, eta José Leite de Vasconcellos filologo eta etnologo handiaren laguntzaile estuenetako bat izan zen. Irakasle izan zen bigarren mailako irakaskuntzan eta unibertsitatean, eta antropologia kolonialeko azterketak egin zituen zenbait aldiz Angolan. 1975etik 1980ra Portugaleko Arkeologia Museoko zuzendari izan zen eta Lisboako Unibertsitateko Herri Tradizioko Zentroa sortu zuen. Lanik aipagarrienak: Bochimanes Ikhu de Angola (1968), Pitões das Júnias. Esboço de Monografia Etnográfica (1981); Unhais da Serra. Notas Geográficas, Históricas e Etnográficas (1982). Gainera, bere maisu Leite de Vasconcellosen Portugalgo Etnografia lana argitaratu zuen hamar liburukitan.