Vieira da Silva, Maria Elena
Portugaldar margolaria (Lisboa, 1908 - Paris, 1992). Arkitektura eskemetatik sortutako forma lineal abstraktuak dira bere obraren ezaugarri nagusia. Lisboan sortu zen baina Frantzian bizi izan zen bere margolari bizitzako parterik handienean, Bigarren Mundu Gerran Brasila erbesteratu zen aldia izan ezik. 1956an lortu zuen frantses herritartasuna. Eskultura ikasketak egin zituen Parisen, eta Fernan Léger eta Stanley William Hayterren irakaspenen bidez iritsi zen pinturara. Apaindura sobera erabiltzeagatik kritikatua izan zen, bere lehen obretan hutsuneak garrantzi handia hartu zuen. Bere lanetan, lerro bertikal eta horizontalen bitartez irudizko hiri paisaien sentipena sortzen da: Hiri urrezkoa (1956).
- Vidock, François Eugène
- Vidor, Charles
- Vidor, King
- Viegas Guerreiro, Manuel
- Vieille, Paul
- Vieira da Silva, Maria Elena
- Vieira, Luandino
- Vieitez, Virgilio
- Vielha-Mitg-Aran
- Viellenave
- Viena