Vidal Costa, Félix
Espainiar fisikaria eta ikertzailea (1942). Santiagoko Unibertsitateko matematika katedradun bikain baten semea. Gaztetandik sortu zitzaion zientziarako eta ikerkuntzarako grina. Materia kondentsatuaren eta materialen fisikari buruzko ehundik gora lan idatzi ditu. Eskolak eman zituen Parisen eta Estatu Batuetan, eta 1984an Santiagoko Unibertsitatean hasi zen lanean, tenperatura handi eta txikietako supereroapena aztertzen ari den ikertzaile talde baten buru. Ikerkuntza Zientifikoko Ramón y Cajal saria jaso du egin duen lanarengatik.