Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Victoria

Kanadako mendebaleko hiria eta portua, Britainiar Columbiako hiriburua, Vancouverreko uhartearen hego-ekialdean, Juan de Fuca itsasartearen ertzean (Ozeano Barea). 65.000 biztanle (238.000 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Aireportua. Finantzak, merkataritza, industria (zurgintza, janari industria, ontziola txikiak) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.