Victor-Perrin, Claude
Frantses mariskala eta Bellune-ko dukea (Lamarche, Vosges, 1764 - Paris, 1841). 1793. urtean jeneral egin zuten Toulongo setioan izan zuen jokaeragatik. Italian borrokatu ondoren mariskal egin zuten (1807) eta Espainiaren aurka borrokatu behar izan zuen frantses gudarosteko lehen taldeko buru izendatu zuen Napoleonek. 1809. urtean espainiarrak Uclesen garaitu ondoren Estremadurarantz abiatu zen eta Merida hartu zuen. Estremaduratik Mantxa eta Andaluziara abiatu zen (Sevilla konkistatu zuen). Cadiz konkistatzeko agindua jaso zuen baina Tarifako gudua galdu zuen. 1821-1823. urteetan, Luis XVIII.aren agintaldian, gerrako ministro izan zen eta 1823an San Luisen Ehun Mila Semeen espedizioa antolatu zuen espainiar liberalen aurka. Estatuko ministro izan zen 1823tik aurrera.