Vidal de la Blache, Paul
Frantses geografoa (Pézenas, Hérault, 1845 - Tamaris, Var, 1918). 1891. urtean Annales de la géographie aldizkaria sortu zuen, eta aldizkariko zuzendari izan zen hil arte. 1898. urteaz geroztik Sorbonako unibertsitateko geografia saileko katedraduna izan zen. Obra nagusiak: Tableau de la géographie de la France (1903ko Lavisseren Histoire de France obraren aintzin-solasa osatzen duena; Frantziako geografiaren koadroa), Principes de géographie humaine (1922, Giza geografiaren hatsapenak). 1927-1948. urteetan, berak hautatutako geografo talde batekin batera, Géographie universelle (Geografia unibertsala) idatzi zuen, Frantziako geografia eskolaren oinarrizko obra.