Kanadako Artikoko uhartea (Ipar-mendebaleko Lurraldeak), Dolphin eta Union itsasarteek, Coronation golkoak, Dease itsasarteak eta Queen Maud golkoak kontinentetik bereizten dutena. 217.290 km2 ditu. Inuitak bizi dira. Holman, Read eta Cambridge Bay dira herri garrantzitsuenak.