Vickrey, William
Kanadar ekonomista (Victoria, Columbia Britainiarra, 1914 - New York, 1996). Yaleko eta Columbiako unibertsitateetan, Estatu Batuetan, egin zituen ikasketak. 1946tik aurrera Yaleko Unibertsitatean ekonomia politikoko eskolak eman ditu. Bere lanaren parte handi bat enkanteen eragina hobetzeko bideak aztertzea izan da. Bigarren prezioko enkanteak deitutako bidea proposatu zuen: enkantean lehian ari direnek idatziz aurkeztu behar dute beren eskaintza; gehien eskaintzen duenari adjudikatuko zaio, baina bigarren prezio handiena besterik ez du ordainduko. Vicreyren arabera era horretara enkantea "sozialki eraginkorra" da, gehien ordaintzeko prest dagoen pertsonak lortzen baitu enkatean jarritako gaia. 1996ko urrian Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, James A. Mirrlees britainiarrarekin batera, informazioaren asimetriak direlakoek –erabakia hartzeko orduan ekonomistek informe desberdinak dituzten egoera– garrantzi handiko papera jokatzen duten gaien azterketan egindako lanaregantik.