Vicente, Gil
Portugaldar dramagilea eta poeta (Gimaraes, 1470 inguruan - Gimaraes, 1536 inguruan). Errenazimentuko idazle eta humanista nagusietako bat izan zen Portugalen, Camoes-ekin pareka daitekeena. Gorterako antzerki lanak idatzi zituen, era askotakoak, komedia irrigarriak eta tragikomediak besteren artean, erlijiosoak nahiz satirikoak, Erdi Aroko literaturatik Errenazimenturako zubi direnak. Poesia ere landu zuen. Portugesez eta gaztelaniaz idazten zuen. Obra nagusiak: Auto de la Visitación o Monólogo del vaquero (1520, Bisitazioaren autoa edo unaiaren bakarrizketa), Farsa del clérigo de Beira (Beirako elizgizonaren farsa), Comedia del viudo (Alargunaren komedia).