Ventura, Lino
(Jaiotza izenaz Lino Borrini). Frantses antzezlea (Parma, 1919 - Saint-Cloud, 1987). Zineman hasi aurretik lanbide askotan jardun zuen; borrokalari profesionala izan zen, besteak beste. Dohain handiko aktorea zen, frantses zinemak eman duen bikainetako bat, gehienbat poliziak, gaizkileak eta gisako pertsonaiak antzeztu zituena eta film askotan lan egina. Film batzuk: Ascenseur pour l’échafaud (1958), Le Gorille vous salue bien (1958), Un taxi pour Tobrouk (1961), L’arme à gauche (1965), Le deuxième souffle (1966), L’armée des ombres (1969), Le clan des siciliens (1969), Cadavres exquis (1976).