Vaugha, Stevie Ray
Estatubatuar blues kantaria (Texas, 1953 - 1990). Blues kantari zuri onenetako bat, Johnny Winterrekin batera. Jimmie Vaughan gitarra-jotzailearen anaia zen, eta Double Trouble taldeko buru izan zen 1981. urtea arte. CBS etxeak kontratatu zuen eta Texas flood diskoarekin egin zuen debuta. David Bowiek L'ets dance kantua grabatzeko deitu zuenez gero, ospe handia hartu zuen eta kalitate handiko lanak egin zituen. Aipagarriak dira, besteak beste, Couldn't stand the weather (1984) eta In step (1989). Hegazkin istripu batean hil zen. Hil ondoren, Sony etxeak The sky is crying diskoa (1991), Double Trouble taldearekin grabatua, argitaratu zuen.