Vaud
(Al. Waadt). Suitzako hego-mendebaleko kantonamendua, Leman aintziraren iparraldean. 3.219 km2 eta 571.973 biztanle (frantses hiztunak eta protestanteak). Hiriburua: Lausana. Hiri nagusiak: Aigle, Clarens, Grandson, Lucens, Montreux, Morges, Nyon, Payerne, Pully, Vevey eta Yverdon. Eskualdeko ibai handienak Rhône, Orbe, Thičle eta Broye dira. Laborantza (mahatsa, garia, garagarra, azukre kanabera, tabakoa) eta turismoa (bainu etxeak, negu kirolak) dira ekonomia jarduera nagusiak. 1803. urtean sortu zen.