Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vaucluse

Frantziako hego-ekialdeko departamendua [84], Provence-Alpes-Côte-d’Azur-eko lurraldean. 3.566 km2 ditu eta 427.343 biztanle. Prefetura hiria, Avignon. Suprefetura hiriak: Apt eta Carpentras. Departamenduko mendebala Rhône ibaiaren ibarrak hartzen du; zelaia da, eta nekazaritza eremu oparoa (marrubiak, fruitu arbolak, barazkiak, mahastiak). Ekialdean kararrizko mendiak ditu: Ventoux (1.912 m), Vaucluse eta Luberon (1.125 m). Rhône (iparraldean) eta Durance (hegoaldean) dira departamenduko ibai nagusiak. Nekazaritzarekin batean industria da (ehungintza, papergintza, janari industria, eraikuntzarako gaiak, kimika industria) ekonomia jarduera nagusia.