Vallejo-Nájera Botas, Juan Antonio
Espainiar idazle eta sendagilea (Oviedo, 1926 - Madril, 1990). Madrilen egin zituen medikuntza ikasketak. 1956an Medikuntzako Sari Nazionala eman zioten, eta urtebete geroago, Madrileko Unibertsitate Zentraleko medikuntza fakultateko psikiatria katedrako irakasle laguntzaile zen. Bere aita zen katedraren jabe, eta hura hil zenean, 1959an, berak hartu zuen aitaren lekua. Leganesko Psikiatria Erietxeko zuzendari, Toledoko Arte Ederretako eta Zientzia Historikoko Akademiako kide eta, 1981etik aurrera, El Salvadorreko Unibertsitateko ohorezko irakasle izan zen, besteak beste. Sendagile lanaz gainera, pintura eta literatura landu zituen. Jakintza eta denbora-pasa uztartzen zituzten liburuak idatzi zituen batez ere: Locos egregios (1977, Zoro ospetsuak); Mishima o el placer de morir (1978, Mishima edo hiltzeko plazerra); Yo, el rey (1985, Ni, errege, Planeta sariaren irabazlea), etab. Hil baino pixka bat lehenago bere autobiografia argitaratu zuen, bere lagun José Luis Olaizolarekin batera idatzia, La puerta de la Esperantza (Itxaropenerako atea) titulupean.
- Valle del Cauca
- Valledupar
- Valle-Inclán, Ramón María del
- Vallejo Arbeláez, Joaquín
- Vallejo, César
- Vallejo-Nájera Botas, Juan Antonio
- Valles Alaveses
- Vallès, Jules
- valletar
- Valletta
- Vallhorat, Javier