Vallhorat, Javier
Espainiar argazkilaria (Madril, 1953). Modaren alorrean eta argazkilaritza artetzat hartzeko modu bereziagatik da batez ere ezaguna. Arte Ederretako ikasketak egin zituen, Madrilen bertan. 1973an argazkilari laguntzaile gisa hasi zen lanean. 1984az geroztik Vogue aldizkariarentzat lan egin izan du, Yves Saint Laurent, Lancôme edo Shiseido moda etxeentzat, eta Christian Lacroix, Sybilla eta John Galliano diseinatzaileentzat, besteak beste. Argazkilari artistiko gisa bakarkako erakusketak egin ditu zenbait herrialdetan 1983. urteaz geroztik. Hizkuntza berezi bat sortu du, pintura eta argazkilaritza kontuan hartuz, modeloak abangoardiazko obra klasikoekin elkartuz, eta gorputza, geometria eta espazioa arretaz aztertuz. Azkeneko obretan formaz eta argiaz arduratu da gehienbat. Sari asko irabazi ditu, 1995eko Argazkilaritza Sari Nazionala, besteak beste.