Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valletta

Maltako hiriburua, uhartearen ipar-ekialdeko kostaldean. 9.196 biztanle (1990). 1565. urtean sortu zuten hira, Jean Parisot de La Vallette Maltako ordenako buruzagiaren omenez. 1570ean hiriburu izendatu zuten. Penintsula harritsu batean datza hiria, Porto Grande-ko eta Marsamuscetto-ko golkoen artean. Oso kokagune egokia du, eta base militar bat dago, Britainia Handiko itsas armadak Mediterraneoko erdialdea zaintzeko erabili zuena. Portua. Unibertsitatea. Aireportua. Merkataritza, ontziolak, ehungintza, tabakogintza eta turismoa. Aipagarriak dira XVI. mendeko San Joan katedrala, Maisu Handiaren jauregia (XVI. mendekoa, gaur egun Errepublikako lehendakariaren egoitza dena), Aragoi-ko jauregia, museoa, Gaztela-Leongo jauregia, eta XVIII. mendeko liburutegia eta antzokia.