Valente, José Angel
Espainiar poeta (Ourense, 1929 - 2001). Oxford Unibertsitateko espainiera saileko kidea. Bere lehen bi liburuek, A modo de esperanza (1954, Itxaropen gisa) eta Poemas a Lázaro (1960, Poemak Lazarori) sari bana jaso zuten, Adonais saria eta Kataluniako Kritikaren Saria, hurrenez hurren. 1966. urtetik aurrera, La memoria y los signos (Memoria eta ikurrak) liburuaz gero, aldaketa nabarmena gertatu zen bere produkzioan, hizkuntza poetikoago baten bila abiatu zelarik: Siete representaciones (1967, Zazpi antzezpen); Breve son (1968, Hots laburra); Presentación y memorial para un documento (1969, Dokumentu baterako aurkezpena eta oroit idazkia); El inocente (1970, Errugabea); El fin de la edad de plata (1973, Zilar aroaren amaiera). Bere testu teorikoen artean aipagarriak ditu Las palabras de la tribu (Leinuaren hitzak) eta San Joan Gurutzekoaren obrari eskainitakoak.
- Valence
- Valencia
- Valenciako aintzira
- Valenciennes
- Valente
- Valente, José Angel
- Valentiniano
- Valentino, Rodolfo
- Valentino
- Valentzia
- Valentzia