Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valente

(Lat. Flavius Valens). Erromatar enperadorea 364-378. urteetan (Zibalae, Panonia, 328 - Adrianopolis, 378). Anaiak, Valentiniano I.ak, ekialdeko probintzietako enperadore izendatu zuen. Arrianismoaren alde egin zuen, eta Prokopio haren aurka matxinatu zen (365-366). Matxinatuari laguntza eman zioten bisigodoen aurka eta Armenia persiarren mendetik askatzeko borrokatu zen. Handik gutxira bisigodoek Trazia hartu zuten. Valentek Valentiniano I.aren erreformetan parte hartu zuen, mugak gotortu zituen, eta katolikoen eta intelektualen aurkako jazarpenak bideratu zituen.