Valenciennes
Frantziako iparraldeko hiria eta Nord departamenduko suprefetura hiria (Nord-Pas-de-Calais), Escaut ibaiaren ertzean, Dunkerke-ko ubidearen ondoan. 43.202 biztanle. Industria (eraikuntzarako gaiak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ehungintza, janari industria) da ekonomia jarduera nagusia. Monumentu asko gorde dira. Aipagarriak dira XIII. mendeko Saint-Géry eliza (XX. mendean berritua), Notre-Dame-de-Saint-Cordon eliza (XIX. m.), XVII. mendeko udaletxea, XVII-XVIII. mendeetako jesuiten eskola (gaur egun liburutegia dena) eta Arte Ederretako museoa. 1677. urtean Vauban arkitektoak gotortu zuen.