Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valence

Frantziako hego-ekialdeko hiria eta Drôme departamenduko prefetura (Rhône-Alpes), Rhône ibaiaren ertzean. 70.307 biztanle. Apezpikutegia. Burdinbide gune garrantzitsua. Nekazaritza eremu oparoko merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza, metalurgia, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, larrugintza, kautxua) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XI-XII. mendeetako Saint-Apollinaire katedral erromanikoa (XVI. mendean berritua) eta hiriko jauregi zaharrak. Luis XI.ak unibertsitate bat sortu zuen han.