Valdivia, Pedro de
Espainiar konkistatzailea (Badajozko probintzian, 1498 - Tucapel, Txile, 1554). 1535. urtean Francisco Pizarrorekin batean Peru konkistatu ondoan Txilera abiatu zen eta Santiago (1541), Valparaiso (1544), Concepcion (1550) eta Valdivia (1552) hiriak sortu zituen. Txileko kapitain nagusi izendatu zuten. 1554. urtean araukaniarrek hil zuten.