Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valdivia

Txileko hegoaldeko hiria eta ibai portua, izen bereko probintziako (18.472 km2 eta 304.106 biztanle) hiriburua (Los Lagos), Callecalle eta Cruces ibaien bilgunean. 119.977 biztanle. Unibertsitatea. Nekazaritza eta arrantza gaien merkataritza eta industria dira ekonomia jarduera nagusiak. 1552. urtean sortu zuen hiria Pedro de Valdivia espainiar konkistatzaileak.