Valdés, Zoe
Kubatar eleberrigilea (Habana, 1959). Kubatik erbesteratu zen 1994an eta espainiar herritartasuna eskuratu zuen 1997an. Parisen bizi izan zen urte askoan, senarra eta alabarekin, espainiar herritartasuna eman zioten arte. Bere obran Habana berreskuratzeko (memorian behinik behin) ahalegina dago beti. 1996an Planeta sariketako finalista izatea lortu zuen Te di la vida entera (Bizitza osoa eskaini nizun) obrarekin. Obrak arrakasta handia izan zuen eta lehenagotik argitaratzea lortu ez zituen zenbait obra argitaratu zizkioten orduan. Beste zenbait lan aipagarri: La nada cotidiana (1996, Eguneroko ezereza); La ira: cólera de los ángeles (1996, Hira: aingeruen haserea); Sangre azul (1996, Odol urdina); Café nostalgia (1997, Herrimina Kafea). 1998an hamalau ipuineko bilduma bat argitaratu zuen, Traficantes de belleza (Edertasun salerosleak) titulupean, eta 1999an bere kezka existentzialei buruzko poesia liburu bat, Cuerdas para el lince (Sokak katamotzarentzat).