Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Val-de-Marne

Frantziako ipar-erdialdeko departamendua [94], Ile-de-Franceko lurraldean, Parisko hiriaren ekialdean. 244 km2 ditu eta 1.193.655 biztanle. Prefetura hiria, Créteil. Suprefetura hiria, Nogent-sur-Marne. Seine eta Seine-et-Oise departamendu ohiak hartzen ditu, Sena eta Marne ibaien ibarrean. Industria (zentral termikoak, janari industria) eta zerbitzuak (Orly aireportua) dira ekonomia jarduera nagusiak.