Valdeón Baruque, Julio
Espainiar historialaria (Olmedo, 1936). Ikasketak bukatuta, 1961ean geografia eta historiako katedra lortu zuen. 1967-1971 bitartean Erdi Aroko historiako eskolak eman zituen Madrilgo Unibertsitate Complutensean. 1971n Erdi Aroko historiako katedra lotu zuen Sevillako Unibertsitatean. 1973an Valladolideko Unibertsitatean hasi zen lanean, irakasle eta ikertzaile gisa. Berant Erdi Aroan espezializatu zen, batez ere gizarte historian. Unibertsitate aurreko ikasketetan historiaren irakaskuntza hobetzeko lan handia egina da, eta, halaber, ahalegin handia egin du historiaren ikerketa gizartera zabaltzeko, obra ulerterrazak argitaratuz. Lanik aipagarrienak: Los judíos de Castilla y la revolución Trastámara (1968, Gaztelako juduak eta Trastamaren iraultza); El reino de Castilla en la Edad Media (1968, Gaztelako erresuma Erdi Aroan); Historia general de la Edad Media: siglos XI-XV (1971, Erdi Aroaren historia orokorra: XI-XV. mendeak); Los conflictos sociales en el reino de Castilla en los siglos XIV-XV (1975, Gaztelako gizarte gatazkak XIV-XV. mendeetan); Feudalismo y consolidación de los pueblos hispánicos (1980, Feudalismoa eta hispaniar herrien finkatzea); Castilla se abre al Atlántico: de Alfonso X a los Reyes Católicos (1995, Gaztela Atlantikora zabaltzen da: Alfontso X.etik Errege-erregina Katolikoetara).
- Valdechauri
- Valdega
- Valdegovia
- Valdemar
- Val-de-Marne
- Valdeón Baruque, Julio
- Valderrama, Juanito
- Valdés Leal, Juan de Nisa
- Valdés, Juan de
- Valdés, Zoe
- Valdevaron