Vajda, Ladislao
(Jaiotza izenaz, Laszlo Vajda) Espainiako zinemagilea, jatorriz hungariarra (Budapest, 1906 - Bartzelona, 1965). Britainia Handian, Hungarian, Frantzian eta Italian lan egin zuen Espainian kokatu aurretik. Espainian egin zituen bere filmik onenak: Carne de horca (1954), El cebo (Beita), Mi tío Jacinto (1956, Osaba Jacinto), Un ángel pasó por Brooklyn (1957, Aingeru bat pasa zen Brooklyndik) eta, ezagunena, Marcelino, pan y vino (1955), kristau propagandazko filma, beldurrezko filmen kutsu handia duena eta arrakasta handia izan zuena.