Vailland, Roger
Frantses idazlea (Acyen-en-Multien, Oise, 1907 - Meillonais, Ain, 1965). Le grand jeu aldizkari surrealista sortu zuen. Bigarren Mundu Gerran erresistentzian parte hartu ondoren alderdi komunistan sartu zen. Obra nagusiak: Drôle de jeu (1945, Joko bitxia), Les mauvais coups (1948, Une txarrak), Une jeune homme seul (1951, Gazte bakartia), Le regard froid (1963, Begirada hotza) eta La truite (1964, Amuarraina).