Vajrayana
Mit. (Eusk. “Diamantearen [edo Oinaztargiaren] bidea”). Budismo tantrikoa, Budismoaren hirugarren eskola nagusia, Hinayana eta Mahayanaren ondoren. Indian eta inguruko lurraldeetan, Tibeten batez ere, zabaldu zen. Historian, Mahayana eskolatik etorri zen, erlijioa espekulazio soiletik aldendu eta pertsonaren bizitzan txertatzeko ahalegin gisa.