Vaillant, Édouard-Marie
Frantses politikaria (Vierzon, 1840 - Paris, 1915). Marxista zen. Zientzia eta medikuntzako ikasketak egin zituen. 1871n Parisko Komunan hezkuntza arduraduna eta I. Internazionaleko batzordeko kide izendatu zuten, baina 1872an Internazionaletik kanporatu zuten eta Londresa erbesteratu zen. 1880an Parisa itzuli zen. II. Internazionaleko kide, zinegotzi (1884) eta diputatu (1893-1915) izan zen.