Vaihinger, Hans
Alemaniar filosofoa (Nehren, Württemberg, 1852 - Halle, 1933). Kant eta Nietszche filosofo handien jarraitzailea izan zen eta pragmatismoan oinarritutako positibismo idealistaren sortzailea izan zen. Obra nagusiak: Kantstudien (1876) eta Die Philosophie des Als Ob (1911, “Balitz bezalako”-aren filosofia). Kant elkartea sortu zuen 1884. urtean.