Vadodara
edo Baroda. Indiako mendebal erdialdeko hiria eta izen bereko barrutiko (7.788 km2 eta 2.560.000 biztanle) administrazio gunea, Gujarat-eko estatuaren eki-erdialdean, Visvamitra ibaiaren ertzean, Ahmadabad-eko hiriaren hego-ekialdean. 1.021.084 biztanle (1991). Unibertsitatea. Aireportua. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Nekazaritza produktuen merkataritza (arroza, artoa, kotoia) eta industria (ehungintza, janari industria, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Oso hiri ikusgarria da eta jauregi, ate, parke eta etorbide zabalez hornitua da.