Vadim, Roger
Frantses zinemagilea (Paris, 1928 - Paris, 2000). Haren lehen filmak, Et Dieu créa la femme (1956, Eta Jainkoak emakumea sortu zuen), eskandalua sortu zuen eta bere emazte Brigitte Bardot antzezlea ezagutarazi zuen; hura du bere filmik ezagunena. Geroztik, eskandalua sortu nahi zuten film hotz eta axalekoak egin zituen. Estatu Batuetan ere ari izan zen lanean, baina ez zuen arrakastarik izan. Filmak: Les liaisons dangereuses (1959), Et mourir de plaisir (1960), La Ronde (1964), Barbarella (1968), Night Games (1979).