Vaal
Hegoafrikako iparraldeko ibaia, Orange ibaiaren adarra. 1.210 km. Drakensberg mendietan du iturburua (Transvaal) eta Orange-ko estatuaren eta Transvaal probintziaren arteko muga eratu ondoren, Orange ibaiarekin bat egiten du, Douglas-etik hurbil. Klip, Wilge, Vals, Vet eta Riet dira Vaal ibaiaren adar nagusiak. Urtegi handi bat dago ibaiaren ibilguan.