Vaasa
Finlandiako erdi mendebaleko hiria eta portua, izen bereko probintziako (26.447 km2 eta 445.440 biztanle) hiriburua, Botniako golkoaren ertzean. 54.353 biztanle (1986). Nazioarteko aireportua. Merkataritza (zura, larruak eta lehengaiak esportatzen ditu) eta industria (ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira molde gotikoan eginiko eliza (1867) eta hiriko museoa. v Historia. 1606. urtean sortu zuen Suediako errege Karlos IX.ak. 1852. urtean erabat suntsitu zuen sute batek eta berriro eraiki zuten jatorrizko lekutik hurbil. Garai haietan Nikolainkaupunki izena hartu zuen hiriak eta Independentziako gerraren amaiera gertu zegoenean (1918) Finlandiako hiriburua izan zen.