Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

V1

eta V2. Alemaniak Bigarren Mundu Gerran erabili zituen irispide handiko hegazkin bonben laburdura.  v  V1 bonba 8 m luzeko hegazkin modukoa zen, 2 tona pisu zuena, 800 kg-ko leherkaria barne, eta, 550 bat km orduko eginez, 250-300 km bitarteko irispidea zuena. V2 bonbak, gaur egungo hegazkin bonben eta koheteen aitzindaria, 14,5 m luzekoa, 13 tona pisu zuen, 1.000 kg-ko leherkaria barne, eta 350 km inguruko irispidea. V2 bonba gorantz jaurtitzen zen, eta 50 km-ko goieran zegoela (jaurti eta minutu batera) 5.000 km orduko lastertasunean ibil zitekeen, eta irrati bidez itzali ondoren, 110 km-ko garaierara iristen zen, 3.500 km orduko eginez erortzeko.