Utopia
(Jatorrizko izenburua De optimo reipublicae statu, deque nova insula Utopia). Thomas Moreren saiakera lana, 1516an argitaratua. Liburu horretan Thomas Morek uharte ezezagun bat irudikatu zuen eta gizartearen antolaketa ideala eta utopiazkoa gauzatu zuen bertan. Liburuaren lehen partean garai hartako Ingalaterrako gizartea kritikatu zuen. Jabetza pribatuan ikusten zuen gaitz guztien iturburua eta arrazoiak gidatutako estatu kolektibista bat proposatu zuen. Bigarren partean, berriz, estatuaren eta gizartearen antolaketa ideala deskribatu zuen, berak irudikatu zuen uhartean gauzaturik baleude bezala. P. Charritonek euskaratu du (1991).