Utrecht-ko ituna
Espainiako Erregetzarako gerrari amaiera eman zion hitzarmen saila. Itunaren ondorioz Espainiak Europan zituen lurraldeak galdu zituen: Menorca, Gibraltar, Sizilia, Napoli eta Sardinia, besteak beste. Filipe V.a Espainiako eta Ameriketako kolonietako errege izatea onartu zen Utrecht-ko itunean, baina Frantziako koroan zuen eskubideari uko egin behar izan zion. Britainia Handia izan zen ondoen irten zena, jaso zituen lurraldeez gainera, ordu arte Espainiak zuen esklaboen salerosketaren monopolioa eta itsasoko merkataritzaren nagusitasuna lortu baitzuen. Frantziak lurraldeei dagokienez galera handirik izan ez bazuen ere, Europako herrialde nagusia izateko aukera galdu zuen. Rasttatt-eko bakearekin (1914) amaitu zen Utretcht-ko ituna. Bake-hitzarmen horren ondorioz Frantziak Ingalaterrari utzi zizkion Akadia, Ternua eta Hudson-eko badiako lurralde eta itsasaldeak, eta hala leku haietako arrantza guneak galdu zituzten euskal arrantzaleek. ik. Espainiako Erregetzarako Gerra.